XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KAXPAR: Astindu ederra hartuko dik behintzat! Meltxor edo delako horrek duen dardararekin, galbaian sartuta dela irudituko zaiok.

Eguna joan eta etorri, ni bakarrik lanean... Berehala aldatu behar ditek etxe honetan gauzek edo bestela ezpata dantzatzen hasi behar diat.

XIII. BALTAXAR eta KAXPAR KAXPAR: (Agertzen da etxe barnetik jazkiak egokituaz). Moteilak! Ez duk sasoi txarrekoa emakume hori!

BALTAXAR: Pentsatzen nian bai... Orain ere alabarekin.

KAXPAR: Alabarekin? Amarekin moteil, amarekin!

BALTAXAR: Amarekin? Ez didak esango behintzat atariko intxaurrondo azpian alaba denik, dardaraz ia etetzeko zorian den horrekin...

KAXPAR: Alaba joan duk bai, berarekin.

BALTAXAR: Emakume txoroa!

BALTAXAR: (ANAren eran). Gaur iluntzean, zuretzat izango nauzu... Zuretzat, oso osorik! (Bere eran). Kaka zaharra! Hitz gozoak eta hortik aurrera ezer ez! Emakume txoro horren aitak jokatzen duen eran jokatuko banu, belarririk gabe, besorik gabe, hankarik gabe...

KAXPAR: Zerbait eskuratu nahi baduk, argi ibili behar duk... Argi...

BALTAXAR: Ni lanak egiten ari naizen bitartean ederki gozatu duzue, baina bukatu duk guztia. Hemendik aurrera, hirurok elkarrekin ibiliko gaituk. Ni lanera... Zuek ere lanera...

KAXPAR: Lana? Egitea zeukak nagusiak nahi badu etxeratzen denean!

BALTAXAR: Hik ere, zerbait eginda hobe bera etorri aurrez... HIRU MORROIAK.